Euskararen Urtaroa : zuen ideien beharra dugu !

Artikulua euskaraz irakurgai da

2021ko Euskararen Urtaroa azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak proiektu deialdi bat irekitzen du egitarau aberats baten muntatzeko. Zuen ideien beha gira !

2021-05-20 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

 

Bi urtero, larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Bigarren aldi hau nabarmentzen hasten da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan, azaroaren 19tik abenduaren 3ra.

Partaide hauek gomitatuak dira euskarazko hitzorduen proposatzera (ateraldiak, tailerrak, formakuntzak, eztabaidak, etab…), 2021ko larrazkeneko gertakaria osatzeko. Berritzaileak diren euskarazko hitzorduen argitan emaiteko eta euskararen transmisioa eta erabilpenaren alde ari diren eragileen dinamika azpimarratzeko aukera da.

Herriek antolatzen dituzten animazioak finantzatuko dituzte, aldiz eragile pribatuek eta elkarteek diru laguntza eskaera bat egiten ahal diote Euskal Elkargoari.

Egitarau parte hartzailea

Proiektu deialdi bat irekia da maiatzaren 18tik. Euskal Elkargoak, bere lurraldeko elkarte eta eragile pribatuei diru laguntzak esleituko dizkie euskararen erabilpena garatzeko helburua duten animazioendako.1000 euroko diru laguntza ukaiten ahalko dute animazioka, baldin eta %20ko autofinantzamendua ukan. 

Herrien, eragile pribatuen eta elkarteen proposamen guziak ekainaren 25eko itzuli behar dira, proiektu fitxak betez.

Baliagarria

Informazioak eta proiektu fitxak artikulu honen azpian telekargatzekoak dira. Argibide grhiago nahi izanez gero gertakariaren orrialdera jo dezakezue edo idatzi honako heldbidera: urtaroacommunaute-paysbasquefr.

Ekainaren 9an, hautagaien ahal bezain ongi laguntzeko, web bilkura bat (bideokonferentzia bidezko hitzordua) antolatua izanen da 19:00tan, Teams tresnarekin (izena eman behar da) :  www.communaute-paysbasque.fr/webinaire-euskararen-urtaroa-2021

Bazenekiten?

Euskararen Urtaroaren 2019ko edizioan, ehun bat gertakarik kasik 3 000 pertsona bildu zituzten 42 herritan.

Euskararen erabilpenaren sustatzen segitzeko, bi urtero, Euskararen Urtaroarekin aldizkatuz, Euskal Elkargoak Euskaraldia desafioan parte hartzen du Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Euskaltzaleen Topagunea eta Euskal Konfederazioaren ondoan.

Actualités ArtikuluakActualitats