Euskara Urtaroaren egitaraua

EUSKARAREN URTAROA, azaroaren 17tik abenduaren 1era, euskarazko ehun bat ekitalditan parte hartzeko gomita.

Euskal Elkargoa eta bere partaideak, Herriko Etxeak, eragile pribatuak eta elkarteak, elkarlanean ibili dira 15 egunez, lurralde osoan, euskarazko ezohiko hitzorduak proposatzeko (mintzaldi, ikusgarri, tailerrak eta bisita gidatuak) euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko edo mintzatzeko!

Deneri irekitako gertakaria da: euskararekin lehen harreman bat ukan nahi baduzu, bat-bateko itzulpena proposatzen duten ekitaldietara hurbil zaitez ; euskara ikasten ari bazara, praktikatzeko eta euskal munduan murgiltzeko aukera ezin hobea duzu ; euskaldun berri edota zahar bazara, zatoz jende berria ezagutzera eta euskaraz goxoan aritzera!

Denek elkarrekin, euskaraz hitz egiteko eremuak sortu eta egonkortu ditzagun, euskaraz bizitzeko!

 

 

115 Emaitzak

Bilatu

Emaitzak irazi
Gaika irazi

Zure bilaketari dagokion emaitzarik ez da, zure bilaketa irizpideak alda itzazu otoi.