Legezko informazioak

Orrialde honetan

Legezko informazioak

2004ko ekainaren 21eko Ekonomia Digitalerako Konfiantzarako 2004-575 Legearen 6 III-1 artikuluak agindurikoa betez, orrialde honek webgunearen erabilerarako lege aipuak eta baldintza orokorrak bere egiten ditu.

Webgunearen argitaratzailea

Webgune hau Euskal Hirigune Elkargoarena da:

Foch etorbidea, 15 - CS 88507 64185 Baiona CEDEX - FRANTZIA

Tel. : +33 (0) 5 59 44 72 72

E-helbidea: communication@communaute-paysbasque.fr Argitalpenaren zuzendaria Jean-René Etchegaray da, lehendakari den bezainbatean.

Arduraduna Roger Ruiz komunikazio zuzendaria da.

Norbanakoen datuak

Webgunearen bidez bilduko diren internauten norbanako datuak Informatika eta Askatasunak izenez ezagun den 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen aginduak betez biltzen eta tratatzen dira.

Tratamenduaren arduraduna webgunearen argitaratzailea da, hemen goian identifikatu dena.

Bilduriko norbanakoen datuak webgunearen argitaratzailearentzat dira bakarrik. Ez zaio hirugarren bati inolako norbanakoen daturik utziko edo jakinaraziko.

Datu horiek internautak webgunean eman dituen mezuen tratamendua egiteko xedea dute. Biltzen diren datuak internautari webgunearen berripapera igortzeko erabili litezke baldin eta internautak horretarako adostasuna azaldu badu.

1978ko urtarrilaren 6ko «Informatika eta Askatasunak» lege 2004an aldatuari jarraikiz, erabiltzaileak berari dagozkion informazioak eskuratu eta zuzentzeko eskubidea du eta noiznahi erabili dezake honako helbide hauetara mezu bat igorriz:

  • e-postaz: communication@communaute-paysbasque.fr
  • edo posta arruntaz: Foch etorbidea 15 - CS 88507 64185 Baiona CEDEX - FRANTZIA

Internautak bere datuen bilketa egin ez dadin eska lezake ere. Internautari jakinaraziko zaio, nolanahi ere den, webgunean dauden inprimakietan baitezpadakotzat ageri diren datuak beharrezkoak direla eta bete behar dituela mezuak tratatu eta arrapostua emanen bazaie. Mezuen tratamendua ezinen da, hartara, egin, internautak ez baditu datu horiek ematen.

Cookiak

Erabiltzaileari jakinarazten zaio webgunea bisitatzean cookie bat instala litekeela automatikoki haren nabigazio programan.

Cookia datu multzo bat da erabiltzaileak identifikatzeko balio ez duena baina bai hark webgunean egin duen nabigazioari buruzko informazioak biltzeko.

Nabigaziorako programaren parametratzeak cookien presentziaz informa lezake, eta hura errefusatzeko aukera ematen du ere, CNIL erakundearen webgunean azaltzen den bezala (www.cnil.fr).

Erabiltzaileak eskura ditzake, bai eta ken arazi eta alda ere, cookien bidez eman bere datu bereak, goian azaldu baldintzetan.

Jabego intelektuala

www.communaute-paysbasque.fr helbidean ustiatu webgunea Euskal Hirigune Elkargoarena da.

Horrez gain, webgune hori jabego intelektualaren eskubidearen babespean den obra da. Testuak ditu, irudiak, argazkiak, ilustrazioak, ikurrak, eta horiek guztiak ere jabego industrial eta intelektualaren eskubideen babespean dira.

Internautak pribatuki besterik ezin du webgunea erabili – internautak ezin du webguneko informazioak kontsultatu besterik egin.

Webgune osoaren nola webgunearen zati baten edo haren testu, irudi, argazki, ilustrazio edota ikurretako baten erabiltze, kopiatze eta telekargatzea jabearen edo eskubidedunaren baimena ukan gabe debekaturik da, beraz, salbu nork beretzat eta merkataritza asmorik gabe egin kopia pribatua bada.

Artikulu honen urratze oro zigor kodearen edo kode zibilaren bidez zigor liteke, faltsutze gisa harturik, eta kalteordainak eta interesak ordaindu beharra ekar lezake.

communaute-paysbasque.fr webguneak ez du erantzukizunik datu bilketan hutsik gertatuz gero ez eta argibide  ez oso edo okerrengatik.

Zerbitzu publikoa den bezainbatean, Euskal Elkargoak bere esku du ere publizitate, politika edota merkataritza asmokotzat hartuko duen eduki oro errefusa edota kentzeko eskubidea.

© irudiak: Euskal Elkargoa, Côte Sud Photo, L.Tomassi, JP.Plantey, Mathieu Prat, IP Photo, Z.Studio, M.Prat, C.Medale, F.Laharague, Pixabay...

Kanpoko webgunetarako estekak

Webguneak hirugarrenek kudeatu webgunetara daramatzaten estekak ditu. Esteka horiek zuretzat baliagarri direlakoan dira hor.

Euskal Elkargoak ez du webgune horien gaineko kontrolik eta ez du haien edukiaren gaineko erantzukizunik hartzen.

Laguntza eta aholkuak

Point Comm

Sortzailea – Mantentzailea

Agence CIMEOS

Ostatatzailea

KENUA

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?