Beste instantziak

Euskal Hirigune Elkargoak hainbat sindikatu mistorekin eta egiturarekin elkarlanean egiten ditu bere politikak.

Orrialde honetan

Sindikatu mistoak

  • Ipar Euskal Herriko eta Seignanx aldeko Lurralde Koherentzia Eskemaren ardura duen Sindikatu Mistoa : Sindikatu horrek 166 herri biltzen ditu herriarteko lankidetzarako bi erakunde publikotan elkarturik: Euskal Hirigune Elkargoan eta Seignanx aldeko Herrien Elkargoan.
  • Bil Ta Garbi Sindikatu Mistoa : hondakinen murrizte, sailkatze eta balioztatze politikak gauzatzearen ardura du Pirinio Atlantikoetako 211 herri eta 318 000tik gora biztanleentzat.
  • Ipar Euskal Aturriko Mugikortasunen Sindikatua: mugikortasunen agintari antolatzailea da Ipar Euskal Herri osorako eta Tarnozeko hirirako. Hiriko eta hiriz kanpoko garraio erregularren eta eskola garraioen zerbitzuen ustiapena antolatu eta egiten du bere kideentzat.
  • Biarritz Euskal Herriko Aireportuaren Antolaketa eta Ustiapenerako Sindikatu Mistoa,
  • Uraren ziklo handiari loturiko eskumenak dituzten sindikatuak: Aturri Behereko Sindikatu Mistoa, Itsasaldeko Aturriren eta haren Ibaiadarren Sindikatu Mistoa, Oloroeko eta Mauleko Ibaien eta haien Ibaiadarren Sindikatu Mistoa

Ekonomia Intereseko Taldeak (EIT-GIE), Ekonomia Mistoko Sozietateak (EMS-SEM), bulego eta erakunde publikoak

  • Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugazgaindiko Agentzia: lankidetzarako egitura hori 1997an sortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunearen artean; agentzia horren egitekoa Baiona-Donostia Eurohiriaren lurraldean mugazgaindiko lankidetza dinamizatzea da eta bereziki mugazgaindiko lankidetza proiektu eta harremanak bultzatzea alor anitzetan, hala nola teknologia lankidetzan, lurralde antolamenduan, hirigintza eta ingurumenean, azpiegitura eta garraioan, kulturan, turismoan edo gizarte zerbitzuetan.
  • Ekonomia mistoko sozietateak, hala nola Cré@ticité, Biarritz Océan, SEPA, Hélioparc eta Aguerria.
  • Euskararen Erakunde Publikoa: Estatua, Akitania Berriko Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamentua eta Euskal Elkargoa partaide ditu eta euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa asmatu, zehaztu eta gauzatzeko zeregina du.
  • Euskal Elkargoko Turismo Bulegoa: industria eta merkataritza erakunde publiko gisa kudeatua da eta Euskal Elkargoaren turismo garapenerako politikaren sustatzailea da.
  • Euskal Lurren Tokiko Erakunde Publikoa: Ipar euskal Herri osoa hartzen du eta Euskal Elkargoa laguntzen du lur funtsen estrategia zehazten eta gauzatzen.
Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

Actualités Artikuluak Actualitats