L’association Urtxintxak court pour la planète !
Accompagnée par la Communauté Pays basque, l’association Urtxintxak Hasparren Athlétisme (UHA) mène des actions exemplaires pour sensibiliser les…

Euskal Elkargoak erabaki du elikadura osasuntsua, tokikoa, kalitatezkoa, ororentzakoa izan dadila egiazko politika publikoa, kontsumitzaileen jokamolde berriekin eta dituzten asmoekin koherentzian izateko, kontsumitzaileek gero eta gehiago hautatzen baitituzte tokiko produktuak, ingurumenaren errespetuan eta ekoizleen beharrei erantzunez.
Euskal Elkargoak bere Lurraldeko Elikadura Proiektua prestatzea erabaki du (LEP-PAT). Proiektu hori Laborantza, Elikadura eta Oihanerako Etorkizunaren Legeak, 2014ko urriaren 13ak sartu du. Proiektuak elkarrengana hurbildu nahi ditu ekoizleak, eraldatzaileak, banatzaileak, lurralde kolektibitateak eta kontsumitzaileak. Laborantza lurraldeekin eta elikagaien kalitatearekin lotzeko helburua du ere proiektuak. Lurraldeko laborantza eta elikaduraren egoeraren diagnostiko partekatutik abiatuz, jokagaiak zehaztuko dira eta Euskal Elkargoak 3 urterako ekintza programa bat asmatuko du lehenik eta gero hedatuko.
Euskal Elkargoa herriekin engaiatu da haiek dituzten talde sukaldaritzako proiektuetan laguntzera. Horrenbestean, galdeketa bat egin du haiek alor horretan dituzten jokamoldeak, beharrak eta zailtasunak hobeki ezagutzeko. Hala baserrialdeetako herrietan nola hirietan, hala talde sukaldaritza zuzenik kudeatua izan nola ordezkaturiko kudeaketakoa izan, herri guztiek partekatzen dute tokiko produktu biologikoez hornitzeko lan egiteko asmoa, kontuan hartuz ere elikagaien xahutzeari loturiko gaiak, langileen formakuntzari buruzkoak, merkatu publikoen prestatzeari loturikoak, bai eta haurrak horren alde ohartarazteari buruzkoak ere. Borondatezko zenbait herriek osatu lantalde bat eman da plantan eta talde sukaldaritzarako erosketa publikoetarako eta elikadura iraunkorrerako formatze-sentsibilizatze ekintzak proposatuko dira.
pdf / 55 pages / 4,23 Mo
Publié le 01 uztaila 2022
pdf / 200 pages / 4,55 Mo
Publié le 01 uztaila 2022
pdf / 36 pages / 1,05 Mo
Publié le 11 maiatza 2022
Accompagnée par la Communauté Pays basque, l’association Urtxintxak Hasparren Athlétisme (UHA) mène des actions exemplaires pour sensibiliser les…
La Communauté Pays Basque lance son second Appel à projets Alimentation durable à destination des communes. Il est doté de 25 000 euros. Les…