Le gascon-occitan en chiffres

Dans cette page

Aspalditik bertan izana

Gure lurraldean, okzitaniera-gazkoiera luzaz izan zen erakunde politiko eta erlijiozkoen administrazio hizkuntza. 12. mendeaz geroztik, bertan, latina, administrazioaren hizkuntza zena, bazter utzi eta okzitaniera-gaskoiera erabiltzera pasatu zen zabalki, Erdi Aroko azken garaia arte.

Hizkuntza horren aspaldiko presentzia horren ondare gisa, gure herri eta herrrixken izenak ditugu, toponimia tradizio birekin, euskarazkoa eta gaskoierazkoa: Erreiti edo Vièlanava (Viellenave), Hiriburu edo Sent Pèr d’Irúber (Saint-Pierre-d’Irube) … Mikrotoponimoek ere badituzte batzuetan bi izen: Mithiña edo Veiria (Labets), Iriarte edo Miejavila (Montory) etab.

19. mendearen hondarraz geroztik, okzitaniera-gaskoiera, euskara bezala, hizkuntzalarien intereseko gertatzen da bereziki. Hartara, filologoek eta bestelako ikerlariek haren berezitasunak bildu dituzte, ororen hizkuntza ondare hori atxikitzeko asmoz.

Gehiago jakiteko : 

EGUNGO EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA

Azken galdeketa soziolinguistikoa 2018an egin zuen Pirinio Atlantikoen Departamentuak.

Bearnoko bederatzi herriarteko baino gehiago eta EHEko 15 herri okzitanieradunak sartu dira galdeketa horretan: Angelu, Bardoze, Baiona, Biarritz, Bidaxune, Bokale, Akamarre, Gixune, Bastida, Lehuntze, Mugerre, Samatze, Urketa, Ahurti eta Milafranga.

Biztanleen adierazgarri den lagina 283 pertsonakoa izan da.

Hiztun kopuru mugatua

  • Egun, galdeketa egin den herrietako biztanleen % 5ak (6000 inguru) diote arazorik gabe mintzatzeko edo solas erraz bat egiteko gai direla.
  • Galdeketa egin den herrietako biztanleen % 7k (8400 inguru) diote erabat edo errazki ulertzen dutela.

Kopuru apalxeago horiek familia bidezko transmisioaren etetearen ondorio dira.

Biztanleriaren aldeko jarrera sendoa

Okzitaniera-gaskoieraren erabiltzea mugaturik bada ere, biztanleak argiki dira hizkuntza horren alde. Galdeketa egin den herrietako biztanleek hizkuntza horretarako azaltzen duten gustu biziak erakusten digu hori:

  • % 41 hizkuntza horri atxikiak sentitzen dira.
  • % 78 haren atxikitze eta garatzearen alde dira.

Kopuru horiek itxaropena dakarte eta egiazko interesa azaltzen dute; kontuan hartu beharrekoa da hori.

Iturria: «Enquête sur la présence, les pratiques et la perception de la langue béarnaise/gasconne/occitane sur le territoire des Pyrénées-Atlantiques», Pirinio Atlantikoetako Departamentua, 2018.

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?