Randonnées gratuites au Pays Basque avec un accompagnateur montagne : le programme 2023/2024
De septembre à juin, la Communauté Pays Basque propose gratuitement des randonnées encadrées sur 10 sentiers. Objectifs : faire connaître au grand…
Zazpi turismo bulego :
Hau da, turismo harrera egiten duten hogeita lau harrera bulego urtero aritzen direnak bisitariak eta tokiko biztanleak hartzen, gehi sasoiko lau harrera bulego.
Turismoko harrera bulego horiek hainbat egiteko dituzte bisitarien eta tokiko biztanleen zerbitzurako, turismoko jende sozioprofesionalekin lankidetza hetsian:
Harrera eta informazioaren kudeaketa
Tokiko eragileen eta sozioprofesionalen koordinazioa
Euskal Herriaren abantailen sustapena eta balioztapena
Helmugaren merkaturatzea
Gertakari turismoa, negozio turismoa garatzea
Turismo ekipamenduen kudeaketa
Egiteko horien osagarri, egonaldi zergaren kudeaketa eta animazioa zenbait turismo bulegoren esku utzi dute beraien kolektibitateak (Euskal Elkargoa edo herria).
"Turismoaren sustapena, artean turismo bulegoen sortzea" eskumena Euskal Elkargoaren eskumena da 2017ko urtarrilaren lehenaz geroztik. Halatan, bada, Euskal Hirigune Elkargoak elkargoaren egonaldi zerga ezarri du 2018ko urtarrilaren lehenaz geroztik, 152 euskal herritan aplikatzeko.
Elkargo Kontseiluak 2018ko uztailaren 21eko deliberamendu batez ezarri zituen 2019ko urtarrilaren lehenean indarrean sartuko ziren tarifak.
Egonaldi zergaren diru sartzeak gure lurraldearen abantailak sustatzeko erabiltzen dira eta lurraldearen ekonomia dinamikaren alde den turismoa bultzatzeko ekintzetan baliatuko dira.
Osoki (departamentu zerga kenduz) Euskal Turismo Bulegoari emanen zaio; 2018ko urriaren lehenaz geroztik da indarrean bulego hori.
Elkargoaren egonaldi zergari buruz dena jakiteko
De septembre à juin, la Communauté Pays Basque propose gratuitement des randonnées encadrées sur 10 sentiers. Objectifs : faire connaître au grand…
Se déplacer, économiser l’eau, trier ses déchets, respecter les bonnes pratiques en montagne, voici quelques clés pour un été serein au Pays Basque.