Episode 7 : La science pour guider l'action publique
Pour conclure notre dossier, nous avons recueilli le témoignage de scientifiques qui conduisent des programmes de recherche liés à la qualité de…
Euskal Herrian uraren kudeaketa orokorra plantan ematea
Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoan uraren eta itsas hegiaren kudeaketa integratuaren alde engaiatzen da. Edateko uraren, ur zikinen saneamenduaren, ur inguruneen kudeaketaren, uholdeen prebentzioaren eta itsas hegiaren kudeaketaren eskumenak bere gain hartzea hautatu du.
Euskal Hirigune Elkargoak egiten ditu edateko uraren zerbitzuari Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L.2224-7-1 artikuluak ezartzen dizkion egiteko guztiak:
Euskal Hirigune Elkargoak egiten ditu ur zikinen zerbitzuari Lurralde kolektibitateen Kode nagusiaren L.2224-8 artikuluak ezartzen dizkion egiteko guztiak:
2018-08-03eko legea argitaratu eta hari loturik 2018-08-28an Ministerioak eman zuen aginduaz geroztik, hiriko euri uren kudeaketa hirigune elkargoen borondatezko eskumena da. Elkargo horien baitezpadako eskumena 2020ko urtarrilaren lehenetik goiti izanen da.
2020ko urtarrilaren lehena bitarte, Euskal Hirigune Elkargoak jarraituko du eskumen hori baliatzen 2017ko urtarrilaren lehenean batu ziren arte jadanik eskudun ziren herriarteko elkargoen eremuetan, hau da, lehengo Hego Lapurdiko Hirigunearen eta Euskal Kostalde-Aturri Hirigunearen eremuetan.
2020ko urtarrilaren lehenetik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak bere eremu guztian eginen du hiriko euri uren kudeaketa
GEMAPI-UIKUP eskumena Ingurumen Kodearen L211-7 artikuluak zehaztu hainbat baitezpadako egitekotan zatikaturik da:
Euskal Hirigune Elkargoak zuzen-zuzenean egiten ditu egiteko horiek bere eremuaren barnean osoki diren arro hidrografikoetan. Euskal Kostaldeko ibarrak dira (Bidasoa eta Urdazuri), Errobikoa, Biduze-Urbeltzetakoa eta Iholdiko errekakoa. Gainerako arro hidrografikoen kasuan, berriz, hau da, Aturriren behere aldean eta Oloroeko uhaitzako arroan eta Mauleko uhaitzakoan, ur inguruneen kudeaketa eta uholdeen prebentzio egiteko guztiak jadanik badiren egituren esku utzi ditu.
Euskal Hirigune Elkargoak Ingurumen Kodearen L211-7 artikuluak dakartzan uraren ziklo handiaren honako borondatezko eskumen hauek baliatzen ditu ere:
Kutsaduraren aurkako borroka: etxeetako, laborantzako edo industriako kutsaduren prebentzioa eta ezagutzea,
Ur baliabidearen eta ur inguruneen, itsas adarretako inguruneen eta itsas hegi inguruneen kalitatea zaintzeko baliabideak plantan eman eta ustiatzea (haien artean, bainu uren kalitatea),
Uraren kudeaketaren alorrean animazioa eta elkar aditzea: SAGE-UAKE (Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema), Natura 2000, kostaldeko arriskuen eta uholde arriskuen kudeaketa estrategia, etab.
Euskal Hirigune Elkargoak zuzen-zuzenean egiten ditu egiteko horiek osoki bere eremuan dituen arro hidrografikoetan. Euskal Kostaldeko ibarrak dira (artean Bidasoa eta Urdazuri), Errobikoa, Biduze-Urbeltzetakoa eta Iholdiko errekakoa. Gainerako arro hidrografikoen kasuan, berriz, hau da, Aturriren behere aldean eta Oloroeko uhaitzako arroan eta Mauleko uhaitzakoan, Uraren Ziklo Handiaren egiteko osagarri guztiak jadanik badiren egituren esku utzi ditu.
Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herriko itsas hegiaren kudeaketan ere aritzen da, Uraren Ziklo Handiaren eskumen guztiak baliatuz eta honako hauen plangintzarako eskumen bereziak baliatuz:
pdf / 100 pages / 16,27 Mo
Publié le 30 iraila 2023
pdf / 24 pages / 1,59 Mo
Publié le 01 uztaila 2023
pdf / 23 pages / 1,56 Mo
Publié le 01 uztaila 2023
Pour conclure notre dossier, nous avons recueilli le témoignage de scientifiques qui conduisent des programmes de recherche liés à la qualité de…
Dans ce nouvel épisode, nous nous intéressons aux politiques de l'eau et aux défis auxquels le territoire est confronté. Nous sommes allés interroger…
Différents chantiers sont menés afin d'améliorer et de moderniser le service d'eau potable et d'assainissement sur le territoire, de lutter contre les…