
RGAA-AHEN adierazpena
Sar hitza
Orrialde hau ez da laguntza orrialdea, ezpada 2017ko RGAA-AHEN 3 erreferentzialarekin bat etortze adierazpena, arauekin erkatuz egiaztatu den helgarritasun maila zedarritzeko.
Orrialde hau baitezpadakoa da 2017ko RGAA-AHEN 3 erreferentzialarekin bat etortzeko.
Bidean dugu www.communaute-paysbasque.fr webgunearen arauen araberakotasuna. Azterketak egiteko erabili den RGAA-AHEN bertsioa 2017ko 3 bertsioa da.
Adierazlearen nortasuna
Euskal Hirigune Elkargoa
Foch hiribidea 15
CS 88507 64185 Baiona CEDEX - FRANTZIA
E-helbidea: contactcommunaute-paysbasquefr
Webgunea egiteko erabili diren teknologiak
- HTML5
- CSS3
- JavaScript
- CMS Typo3
Langile erabiltzaileen zerrenda eta edukien helgarritasuna egiaztatzeko erabili diren laguntza teknologiak
Edukiak berreiraikitzeko egiaztapenak egiteko RGAA-AHENaren erreferentzia oinarriak eman konbinazioan oin hartu da, honako bertsio hauekin:
Helgarritasunaren araberakotasuna egiaztatzeko erabili den erreferentzia oinarria
Langile erabiltzailea | Laguntza teknologia |
Internet Explorer 11 | NVDA 2018.1.4 |
Firefox 65.0.2 | JAWS 18 |
Safari | VoiceOver |
Araberakotasunaren egiaztapena ukan duten webgunearen orrien zerrenda
- Hasiera orria
- Harremanetarako orria
- Lege aipuen orria
- Helgarritasun politikaren orria
- Webgunearen planoaren orria
- "Le" hitzetik abiatuz xerkatzeko orria
- Ekitaldien zerrendaren orria
- Ekitaldi baten orria
- Mapa elkarreragilearen orria
- 1. zk edukiaren orria
- 2. zk. edukiaren orria
- Bidegurutze orria
TESTEN EMAITZAK
Gure orrialdeen auditoria egin du DINSIC zuzendaritzak, webgunearen e-helgarritasunaren Administrazioentzako Helgarritasun Erreferentziaren (RGAA) labela eskuratzeko. Auditoria horrek erakutsi du gure webgunea % 100ean egokitzen zaiola 2017ko bertsioko RGAA 3ri, AA mailan. DINSIC zuzendaritzak label horren 5. maila ezarri dio, gainera, gure webguneari.
DISPENTSAK
Gizarte sareei loturiko edukiak
Webguneak gizarte sareetatik hartzen dituen edukiak (batez ere hasierako orrialdean) ez dira arauen araberakoak (batez ere izenburu gabeko estekak eta abisurik gabe beste orrialdeak zabaltzen dituzten estekak). Eduki horiek ez ditu Euskal Hirigune Elkargoak kontrolatzen eta, hartara, dispentsa egiten da haien kasuan.
Geografia mapak
Geografia mapak eta haiei lotu funtzionalitateak hirugarren entitate batek hornitu osagaiak dira eta haren gainean Euskal Hirigune Elkargoak ezin du ezer egin. Beste aldetik, mapek ematen duten informazioa kartografia zerbitzu batek, hala nola Google Maps, dakarren helbide bat baliatuz eskura liteke. Hartara, dispentsa dute.
Autoosatze funtzionalitatea (gertakari orrialdea eta txartel elkarreragilearen orrialdea)
Xerkaketa hitzak iradokitzeko aukera ematen duen funtzionalitatea ez da eskuragarri. Osagai horren arauetan emateak karga gehiegi ekarriko luke emanen lukeen zerbitzurako. Hartara, dispentsa egiten da horretan.
Egungo zenbait irudiren alternatibak
Egungo irudi batzuek testuak dituzte eta ez dira hartuak ez alternatiban ez eta alboko testuan ere. Halarik ere, testuinguru horretan, irudi horiek ez dira informaziorako, ezpada irudiz hornitzeko (irudi apaingarriak). Gainera, ekar litzaketen informazio garrantzitsuak dagozkien berrien orrialdeetan hartuak dira. Irudi horiekin dispentsa egiten da, beraz.
Eremu batean data hautatzeko osagaia
Data hautatzeko osagaia, sarrerako lerro zenbaiti loturik, ez da arauetan (bereziki datuen taulen gaineko betebeharrei dagokienean). Osagai hori arauetan emateak karga handiegia lekarke emanen lukeen zerbitzurako. Beste aldetik, erabiltzaileek loturiko eremuan zuzenean eman dezakete data bat; oinarrizko funtzionalitatea ahalmen ezintasunen bat duten erabiltzaileentzat eskuragarri da. Hartara, osagai horrekin dispentsa dago.
Arartekoa
Webgunearen eduki edota funtzio batera heltzen uzten ez dizun akatsen bat ikusiko bazenu eta guri jakinarazirik ere guk laster arraposturik eman ez bagenizu, zure pleinua edo zure galdea honako honi igor zeniezaioke:
Le défenseur des droits
7 rue Saint-Florentin 75409 Paris cedex 08
Telefonoa: 09 69 39 00 00
Ararteko den «Défenseur des droits» delakoarekin harremanetan jar, lineako inprimakiaren bidez