Mendiko jardueretan segitu beharreko praktika onak
Ipar Euskal Herriko bidexketan gaindi ibiltzeko errespetuzko jarrera egoki bat beharrezkoa da. Mendian eta baserrialdean, emazte eta gizonak bertan bizi dira eta lan egiten dute: ibilaldien abiatzeko aurreikusiak diren lekuetan aparka zaitez.
praktika ona: presta zaitez abiatu baino lehen
- Ez zaitez abiatu beharrezkoa duzun materiala gabe (mapa, ura, jantzi egokiak…)
- Ahalaz ez joan bakarrik edo zure hurbileko bat edo Herriko Etxea abisa ezazu
- Ez ezazu errekako ura edan eta ez zaitez bertan bainatu
- Eguraldia begira ezazu
- Mendiko suei eta ihizi aldiei buruzko argibideak bildu
praktika ona: aparka zaitez eta ongi gidatu
- Baimenduak diren bideetan ibili. Zalantza bat baldin baduzu ez zaitez joan
- Kabala-talde bat gurutzatzen baduzu, abiadura eztitu ezazu
- Seinalatuak diren aparkaleku baimenduetan aparka zaitez
praktika ona: natura zaindu ezazu
- Zaku bat har ezazu zure hondakinak eta komuneko papera eramateko
- Kabalak urrundik begira itzazu, isiltasunean
- Baimenik gabe, ez itzazu basaloreak eta baiak edo onddoak bildu
- Seinalatuak diren bideak errespeta itzazu eta bide seinalatuetan egon
- Zure zakurra loturik atxiki ezazu
- Ez ezazu surik piztu eta ez itzazu zure zigarreta muturrak bota
praktika ona: beste erabiltzaileak eta laborantza aktibitateak errespeta itzazu
- Xeilak berriz hets itzazu
- Ahalaz zure zakurrarekin ez ibil edo loturik atxiki ezazu
- Ez itzazu kabalak hunkitu edo ez ezazu janaririk eman
- Suak debekatuak dira
- Ibilbide bazterretan diren jabego pribatuak errespeta itzazu