Txik Txak bada ere…

Orrialde honetan

EUSKOPASS

EUSKOPASS, mugazgaindiko ibilaldiak errazteko tarifa bakarreko eskaintza da. Tarifa bakarra Hegobus sarea, 3. linea eta TOPO sarea erabiltzeko: joan-jin bat egin liteke, lehen aldiz balidatzen denetik biharamuneko 23:59ak arte, 5,50 € ordainduz (urririk 5 urte gabekoentzat).

Nola dabil?
Frantziatik abiatzen bazara: EUSKOPASS garraio txartela Hegobus sareko edo "Car Expres" 3. lineako ibilgailuen gidariak salduko dizu. Euskotren sareko Hendaiako geltokian edo Irun Colon geltokian txartela alda ezazu, urririk, leihatilan edo txartel salgailuetan. Txartel berri horren bidez ataxkak pasatzen ahalko dituzu. Atxiki behar duzu eta jitean berriz aurkeztu (biharamuneko 23:59ak arte duzu).

Espainiatik abiatzen bazara: EUSKOPASS garraio txartela Euskotren leihatilan edo txartel salgailuetan erosi behar duzu, Hendaiako edo Irun Colon geltokietan. Hegobus sareko edo «Car Express» 3. lineako autobusera igotzean gidariari erakuts iezaziozu. Atxiki behar duzu eta jitean berriz aurkeztu (biharamuneko 23:59ak arte duzu).

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Actualités Artikuluak Actualitats