Enseignement supérieur : 7 nouveaux projets de formation soutenus
Dans le cadre de son Appel à projets Formation 2022, la Communauté Pays Basque a apporté son soutien à sept projets portés par des établissements…

Artikulua euskaraz irakurgai da
2022-06-15 (e)an argitaratua
“UNUM”en bidez, hitzez hitz “hainbatetik batera”, hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentro, Bordeleko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta honen Uda Ikastaroak, Bordele-Montaigne Unibertsitatea, Paueko eta Aturri Herrialdeko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskampus Fundazioa eta CNRS/IKER, baita Mugaz gaindiko lurralde-kolektibitateak - Gipuzkoako Foru Aldundia eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, egitasmo anbiziotsu baten inguruan bateratu dira. “UNUM” deituriko mugaz gaindiko Udako Ikastaroak uda honetan sortuko dira, Baionan uztailaren 18tik 22ra.
Helburua: parte hartzen duten unibertsitate eta erakunde zientifikoetan ekoiztua den ezagutza zabaltzea, azken finean mugaz gaindiko ekonomia baten garapenaren alde jokatzeko, berrikuntza eta teknologia berriak katalizatzaile izanki.
ikastaroak mugaz gaindiko lurraldearen hiru hizkuntzetan emanak izanen dira, euskara, frantsesa eta gaztelera. Aurrez-aurreko ikastaroak izanen dira eta, programazioaren zati bat online ere jarraitzen ahalho da, zuzenean. Lurraldearekin zerikusia duten kultur jarduerak eta jarduera irekiak izanen dituzte.
Izen-ematea dohainikda, baina baitezpadakoa: https://www.uik.eus/es/cursos/programa-unum-cursos-verano-transfronterizos
Dans le cadre de son Appel à projets Formation 2022, la Communauté Pays Basque a apporté son soutien à sept projets portés par des établissements…
UNUM, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak uda honetan sortuko dira, uztailaren 18tik 22ra, Baionan.
Sous l’impulsion de son Président, la Communauté Pays Basque poursuit son soutien à la recherche et aux initiatives étudiantes. Les élus du conseil…