Kit besta euskaraz
Besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kita
Besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko
Mintzalasai elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu du.
Kita nola eta non bildu ?
Kit horren eskuratzeko eta gertakarian erabiltzeko, 3 formula proposatuak dira:
- Zuhaurek egizu: Euskarriak deskargatu Mintzalasai internet atarian eta zuzenki inprimatu : https://mintzalasai.eus/eu
- Nire Kita: Materiala gostaprezioan erosi erabilera propiorako.
- Prest-presta: Materiala Euskal Elkargoari mailegatu.
Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio kit sorta bat tokiko besta antolatzaileen esku uzteko, haien hautuzko 6 hargune hauetan biltzeko.
- Xiberoa lürralde eremüa - 05 59 28 41 80
- Garazi Baigorri Lurralde eremua - 05 59 37 32 03
- Errobi Lurralde eremua - 05 59 93 50 77
- Errobi Aturri Lurralde eremua - 05 59 44 15 99
- Hego Lapurdi Lurralde eremua -05 59 48 30 85
- Baionako egoitza – 05 59 44 72 72
(copie 1)
Kitaren edukia
17 euskarri desberdin:
- Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
- Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
- Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
- Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
- “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.