Malda Bizi : Zigor artistaren erakusketa hedatzen da ipar Euskal Herrira

Artikulua euskaraz irakurgai da

Malda Bizi Zigor artistaren erakusketa ibiltariak, ipar Euskal Herria zeharkatuko datozen hilabeteetan, Euskal Elkargoak Pirinio-Atlantikoetako Departamendua eta Baionako Hiriarekin lankidetzan burutu proiektuari esker. 2024ko maiatzaren 3tik 2025eko urtarrilaren 5era, Didam (Baiona), Ospitalean (Irissarri) et Agerrian (Maule).

2024-04-12 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Malda bizi lanean, Zigorrek bere herriaren ikuspegi intimo eta kontenplatiboa ematen du. Bere jarrera filosofikoa, lehenik, bere argazkilari begiaren bidez transkribatua da. Argiari buruzko lan jakintsu batek, zuri-beltzaren esplotazioaren bidez, irudiak sortzen dituen emozioak areagotzen ditu.

« Nire argazkietan zuri-beltza iluna eta kontrasteduna da, narrazioaren forma dramatiko horrek beti hunkitu nauelako. Zaila egiten zait koloreari kolorea jartzea. Zuri-beltzak koloreak ezkutatzen duena esaten uzten dit. Koloreak asmatzeko aukera ematen digu, eta zuri-beltzak, agian, ezagutzeko aukera ». - Zigor

Jean-René ETCHEGARAY Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariaren eta Antton CURUTCHARRY Kulturaren eta hizkuntza politikaren lehendakariordearen ekimenez, erakusketa ibiltari baten ideiak argia ikusi zuen Zigorren lantegira egindako bisita baten karietara, Malda bizi liburuaren ezagutzearekin, topaketa honek proiektuaren asmo nagusiak marraztu zituelarik. Xedea, artistak Euskal Herriari buruz duen begirada zabalki partekatzea da, Zigorren lana lurralde osoan distiraraztea.

Erakusketa ibiltari honen bideratzea Euskal Elkargoaren kultura-proiektuaren baitan kokatzen da. Proeiktua, sineste nagusi batean oinarritzen da: kulturak kolektiboaren zentzuari bermea emaiten dio baita partekatutako baloreak babesten ditu ere. Gizartearen eta aldi berean lurraldearen kohesioaren erronkak biltzen ditu.

Ibiltaritza proiektu hau hainbat partaidek lagundu dute. Horien artean maiatzaren 3an Didamen erakusketa proposatuko duen Baionako Hiria eta Pirinio-Atlantikoetako Departamendua, Ospitalea Irisarriko Ondare Hezkuntza Zentroaren bidez, non erakusketa kokatuko den uztailaren 6tik goiti. Azkenik, Xiberoko mendien malden oinetan bukatuko da ibilaldia datorren neguan, Euskal Elkargoaren jabetzakoa eta proiektu honentzat erakustoki bilakatuko den Agerrian, Maulen.

Erakusketa ibiltariaren hitzordu nagusiak

Didam – Baionan / Maiatzaren 3tik ekainaren 16ra

Maldaren behealdetik, Baionan, zabaltzen da Malda bizi erakusketa zikloa. Erakusketaren karietara eskainitako kultur egitaraua bereziaren baitan (artistarekin topaldiak, hitzaldiak, bisita komentatuak, tailer plastikoak, musika saioak), hitzordu nagusi bat antolatua izanen da Europako Museoen Gauaren karietara.

Ospitalea zentroa - Irissarri / Uztailaren 6tik urriaren 12ra

Ospitalean, erakusketa ibiltari honen bigarren ekitaldia maldaren alde intimora eta sentikortasunera dator, entzuten eta begiratzen den horretara. Zigor komando zahar honen lerro arkitekturalekin jolasten da, bisitaria maldaren topaketa estetiko, fisiko eta sentikor batean murgilarazteko.Udan zehar eta udazkenera arte, Zigorrek publikoarekin topaketa zikloarekin jarraitzen du: bisita gidatuak, «solasaldiak» maldan gora bizi direnekin eta udako hitzordu nagusia abuztuaren 2an, mendiarekiko sentsibilizazioaren inguruan.

Agerria – Maule / 2024ko Azaroaren 8tik 2025eko urtarrilaren 5era

Ibilaldiaren Xiberoko mazelarako, hitzordua emana zaizue Agerrian, okasiorako berrasmatua izan den erakusketa lekuan. Monasterio zaharraren ondoko kapera baten baitan, Zigor proiektua berriz osatuko da azken aldiz, forma izpiritualago batez jantzita. Bisitariek artistaren lanak zeharkatuko dituzte, denboraz kanpoko leku baten intimitatean, non argien jolasak itxuraldatutako maldak, osatzen dituzten paisaien dimentsio mistikoari moldatuko dioten.

Erakusketan zehar, gonbidatuak ere etorriko dira, Zigorrek aukeratutako gaiak argitzera, hala nola Euskal Herriko megalitismoa edo nola trikuharrien arkitektura eta bereziki nola malda jokoek, gure begiradak gidatzeko ilusio doptikoak sortzen dituzten...

ZIGOR artistari buruz…

Kepa Akixo, ezizenez Zigor (Aretxabaleta, 1947) eskultore, argazkilari, margolari eta olerkaria da. Lehen poesia kaierak 1973an argitaratu zituen. 1982ra arte munduan zehar ibili zen berriemaile-argazkilari gisa aldizkari famatu batzuentzat eta Capa prentsa agentziarentzat. 1983an erabaki zuen osoki eskulturara dedikatzea eta laster euskal eskultore garaikide handien zerrendan sartu zen. Zigorren inspirazio-iturria natura da. Naturaren jatorrizko mugimendua berritzen du kaos antolatu bat bailitzan. Bere eskulturek, argazkiek, margolanek eta olerkiek elkarri oihartzun egiten diote eta sustraietatik loturik diren lurraren eta gizateriaren indar arkaiko eta unibertsala sentiarazten digute.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda