Martxoaren 8a: Euskal Hirigune Elkargoak “Berdintasuna, kirolik ederrena!” kanpaina abiatu du

Artikulua euskaraz irakurgai da

Emazteen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren karietara, Euskal Hirigune Elkargoak sentiberatze kanpaina bat abiatu du kirol arloan emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren alde.

2024-03-04 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

(copie 17)

Hainbat hautetsik eta elkartek osatzen duten Emazteen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Elkargoz Kanpoko Batzordearen eskutik, Euskal Elkargoak komunikazio kanpaina bat abiatu du kirolean emazteek duten tokiaren inguruan, emazteen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren karietara. Joko olinpikoen urte honetan, kanpaina honek herritarrak sentsibilizatu nahi ditu emazteen eta gizonen arteko parekidetasunik ezaren inguruan, hainbat arlotan: tratamendu mediatikoa, emazteen kirolera bideratu baliabideak, goi-mailako kirolarien lan-sariak, sailez aldatzeko aukerak, etab.

Kirol guziei eta maila guziei zuzenduriko kanpaina

Kanpaina hau ez da kirolari profesionalei buruzkoa soilik. Lotura egiten du mundu amaturrarekin ere, besteak beste, emazteen kirolaren mediatizatzeak gazteen iruditerian eta proiekzioetan duen eragina azpimarratuz. Pantailetan emazte kirolariei eta txapeldunei tokia emanez, neska gazteen egunerokoan txertatuz eta berdintasunez tratatuz, potentzialak eta grinak garatzen ditugu, bokazioak eta dohainak pizten.

Berdintasuna, kirolik ederrena!

Kanpaina honetan errugbi jokalari bat, pilotari bat eta igerilari bat agertzen dira, Euskal Herrian ezagun ditugun hiru profil. Erronka emazteei gero eta toki gehiago ematea da, klubetan, federazioetan eta, bereziki, kirol-zelaietan, berdintasunean bizi gaitezen.

Actualités ArtikuluakActualitats