Ipar Euskal Herrian, konpostatzea dohainik denentzat !

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskal Hirigune elkargoak eta Bil Ta Garbi sindikatuak 2024ko urtarrilaren 1etik goiti konpostagailu indibidualak eta kolektiboak lurraldeko herritar guzientzat dohainik eskuragarri direla jakinarazi dute.

2024-01-11 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Etxe hondakinen bilketaren ardura duen egitura publikoa eta tratamenduaren ardura duen Bil ta Garbi sindikatuak konpostatzeari eta hurbileko kudeaketari lehentasuna emaiten die eta legearen betebeharrei ihardesten die, 2024ko urtarrilaren 1etik goiti, xahutzearen aurkako eta ekononomia zirkularraren aldeko “Agec” legeakbio-hondakinen sorburuko bereizketa behartzen duen testuinguruan.

Herritar guziei bereizketa jestu berriaren barneratzea gomita zabaldurik da bio-hondakinak konpostatuz eta etxe-hondakinen zikinontzia murriztuz!

Gaur egun gure lurraldean, janari ondarrek, xurikinek eta sukaldeko beste motako produktu organikoek zikinontziaren %26a osatzen dute. Hots,  tokian berean zuzenki konpostaz balorizatuak izan daitezkeen 70 kg bio-hondakin/urte/biztanle egiten du.

Elkargoak eskaintzen dituen konpostaze aterabideak

Gaur egun, etxe edo apartamendu batean bizi izanez, bio-hondakinen konpostatzeko aterabide bat bada. Konpostatze prozesuak, materia organikoa lurrera itzultzen du eta lurra aberasten.

Konpostatze indibiduala

Banakako konpostaketa, etxe edo apartamendu batean biziz, baratze batekin, deneri idekia da.

Eskaera eginez, plastiko birziklatuzko konpostatzaile bat bere zegoarekin banatua da, “nere konposta lortzen dut” liburu praktikoarekin.

Banakako konpostatzaile baten manatzeko, joan,  www.biltagarbi.fr webgunera.

 

Zizare-konpostaketa

Zizare konpostaketa aterabide egoki bat da apartamentuetan bizi diren biztanleentzat.

Sukaldeko bio-hondakin zatikatuak zizare konpostagailuan utziak dira eta barneko zizareek, denborarekin,  materia deskonposatzen dute.

Aitzinetik, bereizketa aholkulariek ordu bateko formakuntza bat proposatzen dute, aholkuak partzeko xedearekin baita ere galdera guziei erantzuteko.

Urririk zizare-konpostatzaile baten ukaiteko, joan www.biltagarbi.fr webgunera.

 

Erresidentziapeko konpostatze kolektiboa, auzokideekin.

Konpostatze partekatua konponbide egoki bat da apartamenduan bizi diren eta auzokoekin konpostatu nahi duten pertsonentzat.

Jabekidetasunaren baimenaren ondotik, sindikatuko  konpostaze maisuak bere laguntza teknikoa emaiten du, erreferenteak formatzen ditu, konpostatzaileak baldintza onetan abiarazteko. Azpimarratu behar da garrantzitsua dela pertsona boluntarioak eta inplikatuak behar direla proiektuak denborarekin iraun dezaun !

Xehetasunak biltagarbi.fr webgunean

Auzoko konpostazea

Auzoko konpostaketak gero eta arrakasta haundiagoa du hiriko biztanleentzat.

Plantan ezartzeko, herri elkargoak eta Bil Ta Garbi sindikatuak hitzarmen bat izenpetzen dute. Ondotik, konpostatze maisuak bere laguntza teknikoa emaiten du, erreferenteak formatzen ditu eta borondadezko biztanleekin trukaketa eta sentsibilizazio denborak animatzen ditu.

Interesa emaiten duten herriek, zuzenean Bil Ta Garbi-ko,  konpostaze maisuarekin harremanetan sartu behar dute: valerie.meriennebiltagarbifr

 

Konpostatzea, bertutezko konponbidea

Izan dadin indibiduala edo kolektiboa, bio-hondakinen kudeaketa iraunkorra eta arrazoituaren ziurtatzeko aterabide egokia da. Hurbileko kudeaketa honek lurraldeko trantsizio ekologikoaren erronkei erantzuten die.

“Bio-hondakinen hurbileko kudeaketa gure lehentasuna da. Egiazko ekonomiak ahalbidetzen ditu. Bidean diren kamioien kopurua eta berotegi efektu gasen emititzea azkarki mugatzen ditu materiala inbestimendu batzuk saihestuz elkargoarentzat eta beraz zergak ordaintzen dituzten herritarrentzat. Gure lurraldea jadanik elikaduratik heldu diren bio-hondakinen sorburuko bereizketan engaiaturik da. Borondatez eta kolektiboki norabide honetan segitu nahi dugu. Urratsez-urrats, hurbileko konpostatzeari bere santza emanez, planan ezartzea posible delarik aterabide bertutezkoena baita” adierazi du Martine Bisauta Bil Ta Garbiko lehendakariak eta trantsizio ekologiko eta energetikoa - Hirigune herritarraren  Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariordeak.

2005atik, Ipar Euskal Herria konpostatze indibidualan engaiatua da. Denborarekin, zerbitzuaren eskaintza garatu da erresidentziapeko konpostatze kolektiboa (2011), zizare-konpostatzea (2015) eta herrien partaidatzearekin egindako auzoetako konpostatzearekin (2020).

Helburu goranahiak eta kausitzeko ahalbide intentsiboak

Konpostatzea Euskal Herrian jadanik ohiko pratika da. Etxebizitzen ekipatzearen tasari dagokionez, gure lurraldea Akitania Berriko lehenetariko bat da. Gaur egun 41 600 konpostagailu baino gehiago banatuak izan dira, hala nola etxebizitzen %46a. Helburua, 2026an %51ara heltzea da, 46 650 konpostagailu orotara.

Erresidentziapeko konpostatze kolektiboari dagokionez, auzoen arteko 130 konpostatze gune plantan ezarriak izan dira Bil Ta Garbiko konpostatze maisuaren laguntzarekin. Baita ere, auzoetako konpostatzea pratikatzen duten 12 gune badira momentukotz bainan proiektuak biderkatzen dira.

Konpostatze kolektiboa, erresidentziapean edo auzo batean izanki, hurbileko estrategikorako aurrerapen arlo garrantzitsua da. Bi norabide horietan oraindik haratago joan behar gira baliabide berriak garatuz. Hari honetara, gaur egun ditugun erresidentziapeko 130 guneko kopurutik 2026an 1000ra pasatzeko nahikeria dugu. Auzoetako konpostatzearen garatzeko herrien laguntza indartua izanen da. 2 konpostagailu maisu berri kontratatuak izanen dira eta bereizketaren aholkulari guziak konpostatze tekniketan formatuko dira” adierazi du Maitena Curuchet, Ekonomia zirkularraren kargudun den Bil Ta Garbiko lehendakariordeak .

Konpostatzearen erabilpenaren hedatzeko, materialaren banaketa moduak indartuko dira. Konpostagailuen errekuperatze guneak biderkatuko dira eskuratzearen erresteko eta Bil Ta Garbiko bereizketaren aholkularien sareak konpostatze formakuntzak publiko zabalari proposatuko dituzte heldu den udaberritik goiti.

Bilketa, posible den erantzuna sektore jendetsuetan

Bio-hondakinen atez-ateko bilketaren ideia ez da baztertua. Etxe bizitza kolektibo kontzentratuak dituzten gune hiritarreri mugatuko da, nun zaila izanen den konpostagailu partekatuak proposatzea. Hamar bat hiri eta 500 erresidentzia baino gehiago (73 000 biztanle inguru) hunkituak izan litezke.

“2025an gauzatzeko posibilate batentzat antolatzen dira. Gure estimazioen arabera, 45 etxebizitza baino gehiago dituzten erresidentziak dispositiboan sartuko litezke. Teknika modalitateak zahazki aztertzekoak dira. Bilketa posible den erantzun bat da eta ez dugu baztertzen bainan hurbileko konpostatzea lehenetsia izan behar da” azpimarratu du Yves Bussironek, Euskal elkargoko hondakinen prebentzioaren, bilketaren eta balorizazioaren lehendakiordeak.

Actualités ArtikuluakActualitats