Kalakaño: egitaraua sarean da!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Apirilaren 12ra arte, animazio anitz proposatuak zaizkie haurtzaindegietako haurreri eta lehen haurtzaroko langileeri.

2024-03-29 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Kalakaño 2024 edizioaren baitan, tailer eta ikusgarri anitz eskaintzen zaizkie haur eta lehen haurtzaroko profesionalei; Euskal Elkargoaren lurraldeko hainbat herri eta hiritan, heldu den apirilaren 12a arte.

Euskal Elkargoak urtean zehar haurtzaindegi euskaldunei ekartzen dien laguntzaren erakusleihoa da Kalakaño. Haurtzaindegiek edo Haurtzain-Etxeek ezinbesteko eginkizuna dute euskararen transmisioan. Kolektibitateak, beraz, haurtzaindegi euskaldunen sarea egituratzen laguntzen du, LEHA labelizazio dispositiboaren bidez, edo euskarazko edo okzitaniera-gaskoiezko murgiltze egituren inbertsiorako laguntzaren bidez.

Ekitaldi ugari haurtzaindegietan apirilaren 2tik 12ra

Apirilaren 2tik 12ra, hogeitamar bat ikusgarri eta tailer eskainiko dira lurraldeko haurtzaindegi labelizatuetan, baita euskal haurtzain-etxeetan ere.

IKUSGARRI EGUN BAT DOAINIK FAMILIENDAKO

Hirugarren urtez segidan, Euskal Elkargoak familiendako eguna antolatzen du, apirilaren 6an, Donapaleun, Gixunen, Baionan eta Donibane Lohizunen.

  • Donapaleun, hitzordua Chemins-Bideak gunean, Arantxa Irigoien eta Phillipe Alboren TTINKA emanaldiarendako. Bi emanaldi antolatuak dira goizean, 10 :00etan eta 11 :00etan.
  • Gixunen, okzitaniera-gaskoiezko ipuinak Fred Handyren eskutik, CONTERETAT ; pesta gelan 10 :30tan
  • Baionan, BOUQUINVILLE TTIPIA festibalaren kari, bi animazio euskaraz, Gaskoien Plazan :
    • 10:15 : Nini irakurleak (0-3 urte) ;
    • 11:00 : Ene lehen josteta kantuak (0-5 urte) ;
  • Donibane Lohizuneko Lehen Haurtzaro Poloan, Ichaca auzoan, Dantzalai konpainiaren FLA FLA FLA ikusgarriaren bi saoirendako hitzordua 10:30 eta 16:30tan.

Egitarauaren xehetasun osoa Euskal Elkargoaren agenda sailan.

Actualités ArtikuluakActualitats