Euskal herri osoan, garraio publikoan guzion sarbidearentzako prezioen ezartze solidario baten merkaturatzea

Artikulua euskaraz irakurgai da

Ipar Euskal Herriko Mugikortasunen Sindikatuak % 75eko beherapenera heldu daitekeen prezio ezartze solidarioa merkaturatzen du Txik Txak mugikortasun sarean. Prezio gama berri eta bakarra eskaintzen du Euskal Herri osoan; erabiltzailearentzako bidezkoagoa eta praktikoagoa. Helburua: lurralde guzian garraio publikoaren erabilera sustatzea.

2022-02-22 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

2022ko uztailaren 4tik aurrera, Ipar Euskal Herriko Mugikortasunen Sindikatuak prezio gama bakarra merkaturatuko du Txik Txak sare osoko garraio publikoan. Prezio gama, gizarte arloan justuagoa (prezio solidario baten ezartzea irabazi ttipientzak, prezio apalak gazte eta adinekoentzat), lurralde osoan bidezkoagoa (prezio gama berdina kostaldean eta barnealdean) eta erabiltzailearentzako praktikoagoa da (prezioen sinplifikatzea, sare osoarentzako denda linean, ordainketan erraztasunak).  

Abonamenduetan, % 75eko beherapenera heldu daitekeen prezio solidario baten ezartzea 

Mugikortasunen Sindikatuak lurraldean ezartzen duen neurri hau, aitzinekorik gabeko neurria soziala da. Erabaki hau nekezian dauden pertsonei mugikortasun eskubidea bermatzeko hartu da; lana, prestakuntza, zaintza, kultura eta abarrei berdintasunean sarbidea izan dezaten. 
Prezio solidarioei esker, familia bakoitzak bere irabazi mailaren arabera bidaiatu ahal du. % 50tik % 75erako beherapenak eskaintzen ditu hileko eta urteko abonamenduetan familiako pertsona guzientzako. Lurraldeko biztanleriaren herenak inguru prezio solidario hori jasotzeko eskubidea du, eta egindako proiekzioen arabera, Txik Txak-en egungo erabiltzaileen erdiak inguru. 

 
430 € baino gutiagoko
familia kozientea
431 € eta 620 € bitarteko
familia kozientea
620 € baino gehiagoko
familia kozientea
% 75eko beherapena 28-65 urte bitarteko prezio betean% 50eko beherapena 28-65 urte bitarteko prezio beteanAdinari estekatutako beherapena (28 urte baino gutiago edo 65 urte baino gehiago)

Bestalde, urteko abonamendu bakarra eskaintzen zaie 28 urte baino gutiagoko gazteei, baliabide proba aurkeztu gabe, 8 €/hilabeteko prezioan. Honi esker, Txik Txak sare osoa erabili ahal izango dute egunero, udako bi hilabeteak barne. Errazte logika bat jarraituz, gazte guziak daude barne; eskolako haurrak, ikasleak, aprendizak eta langileak.

65 urte baino gehiago dutenei ere prezio apala eskaintzen zaie.

Adinari estekatutako beherapenek (28 urte baino gutiago eta 65 urte baino gehiago) biztanleriaren erdian dute eragina. Beraz, prezio sozialak eta prezio beherapenek biztanleriaren bi herenetan dute eragina. Kontuan izan behar da hileko eta urteko abonamenduak, enpresaburuen garraioaren parte-hartzean sartu ahal direla, erabiltzaileak ordaintzen duen tarifa erdira murriztuz. 

Prezio gama bidezkoagoa lurralde guzian

Hemendik aitzina, prezioen taula berria bakarra izango da Ipar Euskal Herriko Mugikortasunen Sindikatuaren barne dauden 161 herrientzako. Adibidez, bidai bateko garraio txartelaren prezioa 1,20 eurokoa da, ibilbidea eta distantziaz bestalde. Gaur, txartel honen prezioa euro 1ekoa izango da Chronoplus eta Hegobus-en baina 2 eurotakoa Car Express-en. Honek, beraz, benetako aurrezkia suposatzen du barne Euskal Herria eta BAB arteko bidaietan. Prezioen bateratze honek, prezio solidarioak erabili ezin duten erabiltzaileentzako igoera ttipi bat ekarriko du. Adibidez, bi ume eskolan duen familia batek gaur egun 180 € ordaintzen ditu eskolako bi abonamenduengatik; bihar 96 € ordainduko ditu bere familia kozientea 620 € baino gutiagokoa izanez gero, eta 192 € kontrako kasuan. 

Kontutan izan behar da Chronoplus sarean prezioak ez dutela aldaketarik eduki 2010.urtetik eta Hegobus sarean hasi zen urtetik, hau da, 2016.urtetik. Prezio taula honekin, Txik Txak sarea Frantziako sare merkeenetarikoa izango da. Helburua, logika sozial eta ingurumen batean, garraio publikoa jende gehienentzat eskuragarri izatea da.

Erraztasun gehiago garraio publikoaren erabileran

Uztailaren 4tik aurrera ere, Txik Txak sare guzian, prezio taula berri hau, txartel modernizatuekin batera aurkeztuko da. Erabiltzaileek txartel berdinarekin sare osoan bidaiatu ahal izango dute. Ez da beharrezkoa izango txartel berria erostea garraio loturetan.

Txartel sistema berri honekin bat, ordainketa molde berriak merkaturatuko dira, erabiltzailearen eguneroko bizitza errazteko, txartela balioztatzeko puntu guztietan kreditu-txartel bidezko ordainketa barne. Azkenik, Pass Liberté eskaintzari esker, posible izango da hileroko bidaien kontsumoa ordaintzea, erabiltzaileari malgutasuna eta fakturatze segurtamena eskainiz.

Euskal Herria Frantziako lehenengo lurraldeetariko bat da funtzionaltasun hauek edukitzen.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda