Berotegi efektuko gasak murrizten dituen GarbiAir alga zuhaitzaren estreina

Artikulua euskaraz irakurgai da

Otsailaren 1 honetan, Baionan, Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak, Trantsizio Ekologikoaren eta Energetikoaren ardura duen Martine Bisauta lehendakariordeak, Joseba Erremundeguy Mugaz gaindiko, Europako eta Nazioarteko kontseilari ordezkariak eta Guillermo Barredo Bromalgae sozietateko lehendakariak GarbiAir estreinatu dute. Enpresak pikoan ezarri baliabide esperimental hori mikroalgez osatua da eta airea garbitu behar du bideetako trafikotik heldu diren kutsagarriak harrapatuz.

2024-02-01 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Zuhaitz mota berri bat da, otsailaren 1 honetan estreinatua Baionan, Henri Grenet zubitik hurbil. GarbiAir du izena, eta berritzailea da mikroalgak irazki biologiko gisa erabiltzen baititu autoen kutsadura murrizteko. Laborategiko ikerketen arabera, GarbiAir zuhaitzak 10 urteko 176 zuhaitz bezainbat karbono bildu behar lituzke.

Laborategian zenbait urtez ikerketak egin ondoan eta 2022ko abenduan asmakuntza agiri galdea aurkeztu ondoan, Bizkaiko Barakaldon kokatu Bromalgae enpresak Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza ukan du bere prototipoak baldintza errealetan probatzeko. Bi zuhaitz ezarri dira eremu publikoan, bat Barakaldon eta bestea Baionan.

Bromalgae enpresak Senpereko Saint-Christophe lizeoko "Bioindustriak eta bioteknologia" sailean lizentzia profesionalean den ikasle bat enplegatu du aldizka lan egiteko. Baionako alga-zuhaitzaren mantentze lanak egiten ditu (algak berritzen ditu 3 aste guziez), datu zientifikoak biltzen eta bildu datuak aztertzen.

Esperimentazio horrek sei hilabete iraunen du, 2024ko ekaina arte, eta ondotik, emaitzen arabera, erabakiko da zuhaitzak maila handiagoan hedatuko direnetz.

Aurrekontua: Baionako prototipoak 117 000 euro gosta du, Euskal Hirigune Elkargoak 49 000 euro finantzatzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzako SPRI agentziak 50 000 euro, PILOTU proiektu deialdiaren bidez.

(copie 21)

Bromalgae enpresa

Bromalgae enpresa 2018an sortu zenBarakaldon, eta egoitza oraino han du. Enpresa Berritzaile Gaztearen labela ukan du, eta industriak eta garraioek isuri berotegi efektuko gasak murrizteko aterabideak ikertzen, garatzen eta industrializatzen ditu mikroalgak erabiliz. GarbiAir aterabidea garatu du hiriguneetako airearen kalitatea hobetzeko, ibilgailuen isuriak irazteko gai diren fotobioerreaktoreak plantatuz.

Actualités ArtikuluakActualitats