Amikuzeko ikasle batzuk "Orchestre à l'école" programaz baliatzen ari dira

Artikulua euskaraz irakurgai da

2021-2022ko ikasturte sartzetik, Amikuzeko 24 ikasle musika tresnak jotzen ikasten ari dira. Izan ere, “Orchestre à l’école” (Orkestra eskolan) programaren bidez, haien eskola ibilbidean, hiru urtez, instrumentuak jotzen ikasiko dute. Maiatzaren 24an, asteartean, 19:00etan, Arrueta-Sarrikotako Josta Toki gelan, programa hura aurkeztu zen, eta, ondotik, ikasleek eta irakasleek musika emanaldia eskaini zuten.

2022-05-25 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Estatu osoan proposaturiko musika- eta pedagogia-proiektua da “Orchestre à l’école” programa, eta 2008tik garatzen da. Ikastalde bereko ikasleei aukera ematen die hiru urtez loratu eta hobetuko den orkestra sortzeko. Astean bi oreneko erritmoan, eta eduki pedagogiko egokituari esker, ikasleek berehala ikasi eta musika maila ona kausitzen dute.

Orkestra berria Amikuzen

AMOBA Herriarteko Eskola Elkargoarekin lankidetzan –zeinak Amorotze-Zokotze, Martxueta, Oragarre, Behauze eta Arrueta-Sarrikotako herriak biltzen baititu–, Amikuze/Iholdiko musika eskolak Orchestre à l’Ecole elkarteak zabalduriko proiektu deialdia irabazi zuen. Hala, bigarren eta hirugarren mailako 24 ikasle programaz baliatuko dira, 2021eko irailetik 2024ko ekainera.

Orkestra sinfoniko bat osatzen duten musika tresnen familiak ezagutu ondoan, ikasleek astean bi aldiz bakarka eta taldean joko duten instrumentua hautatu ahal izan zuten.

Maiatzaren 24an, asteartean, “Orkestra eskolan” proiektua aurkeztu zen, partaideen aitzinean; gainera, memento goxo hartan, musikarigaiek kantu batzuk jo zituzten.

-

Proiektu honetako partaide nagusia den Euskal Elkargoak musika tresnen gostuaren % 50 finantzatzen du, eta gainerako % 50 Orchestre à l’école elkarteak finantzatzen du.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda