Euskaraldia, berriz abiatu da!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskaraldiaren 2. edizioa iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina “ahobizi” eta “belarriprest” mobilizatzera deituak dira gaurdanik... beren leihoetan eta sare sozialetan.

2020-04-20 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Gauzak ardurenean ezeztatzen diren garai honetan, hona bederen parte hartzen ahalko dugun hitzordu bat. Euskaraldia, hamabost egunez euskaraz ahal bezain bat mintzatzera gomitatzen gaituena, iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra.

Ez da beharrezkoa hiztun osoa izatea parte hartzeko; hain zuzen mintzaira batean arizan nahi dugularik sor daitezkeen blokatzeak kentzen laguntzen gaitu, izan daitezela intimoak ala gizarte alorrekoak. Bai eta ere, zenbait kasutan, Xalbadorren mintzairaren baztertzera pusatzen gaituzten ohitura batzuren gainetik pasatzea.

Belarriprest eta ahobizi, bata besteari gehigarriak

Zehazki, nola iragaten ote da? Txapek bi parte hartzaile mota identifikatzen dituzte. Belarripresta, euskara ulertzen duena, berdin mintzatzen dakiena baina, egoera guzietan euskaraz mintzatu gogo ez duena. Txapa ezarriz, beste hiztunak gomitatzen ditu berekin euskaraz aritzera. Elkarrizketa elebiduna izan daiteke. Haatik, Ahobizia engaiatzen da elkarrizketa guziak euskaraz hastera, eta bere solaskidearen mailaren arabera egokitzea.

Etxealditik Euskaraldira: konfinamenduaz baliatzeko, lehenbiziko trebaldi bat

Gaur apirilaren 20an, astelehena, “Etxealditik Euskaraldira” Euskal Herri osoan bultzatua den ekimena hasten da. Euskaraldiaren hats berekoa, nahiantak gomitatuak dira euskara erabiltzera konfinamendu garaian, beren etxean bai eta beren elkarrizketa pertsonaletan eta profesionaletan.

Parte hartzaileek beren esperientziak parteka ditzakete sare sozialen bitartez, bideoak edo argazkiak igorriz helbide honetara: @euskaraldia et #EtxealditikEuskaraldira. Ekimenean parte hartzen dutela erakusteko, beren leihoak edo balkoiak apain ditzakete Euskaraldiaren  sinboloa den kolorezko puntu batez.

(copie 15)

Le saviez-vous ?

Bazenekiena?

Euskal Hirigune Elkargoa Euskaraldiaren partaide da, Euskal Konfederazioa elkartearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin (EHE). Formakuntzak, gida praktikoak, komunikazioa, antolatuak dira besteak beste, urte osoko dinamika honen biziarazteko eta euskararen hedapena sustatzeko lurralde osoan.

2018an, lehenbiziko Euskaraldiak 225 000 parte hartzaile mobilizatu zituen Euskal Herri osoan, zeinetarik 6016 Iparraldean.

Actualités ArtikuluakActualitats