Kalakaño abian da!

Artikulua euskaraz irakurgai da

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Ekainaren 22a arte, Kalakaño-k, haurtzaindegietako haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzendutako animazio anitz proposatzen ditu.

2021-04-16 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Kalakaño, Euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia berriz abian da. Eta 2021eko edizio hau, aitzinekoak bezain aberatsa da, Covid krisia izanik ere. Osasun baldintzek hala ere, apirileko aitzinikusi hainbat ekimen gibelatzea ondorioztatu dute.

Tailerrak, ikuskizunak, mintzaldiak eta formakuntzak, proposatuak zaizkie haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei, Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldeko hiri eta herri anitzetan, datorren ekainaren 22a arte. Tailerrak, ikuskizunak, topaketak eta formakuntzak biltzen dituen egitaraua, lehen haurtzaroko profesionalei zuzendua.

Kalakaño, Euskal Hirigune Elkargoak euskarazko haurtzaindegiei segurtatzen dien laguntzaren urteko gertakizun nagusia da. Haurtzaindegiek eragin saihestezina dute euskararen transmisioan, elkargoak euskara ikasteko formakuntzak proposatzen dizkie langileei eta ondorioz, euskarazko haurtzaindegi sare bat egiturarazten du Leha dispositiboaren bidez (irakur beherago). Ekimen eredugarri bat proposatzeko euskarazko lehen haurtzaroaren alorrean, animazio andana bat proposatuak dira, hauen artean ondotik aurkezten ditugun ekitaldi nagusiak.  

Profesionalen arteko topaketa

Euskarazko lehen haurtzaroko profesionalen sareko lehen topaketa: topaketa honek delako profesionalak bilduko ditu, ekainaren 3an, Luhusoko Harri Xuri gelan. Egitarauan: LEHA haurtzaindegiko langileak, lehen haurtzaroko koordinatzaileak eta Euskal Elkargoko euskara garatzaileak biltzen dituen lantalde baten estreinaldia.

Ezohiko ikuskizunak

Lau ikuskizun proposatuko dira haurrentzat haurtzaindegietan:

  • Urmaela Txiki: Kiribil konpainiaren sorkuntza berri hau Senpereko Maitetxoak haurtzaindegi elkartean proposatua izanen da. Ikuskizun hau, 2020an Errenteriako Dejabu Panpin Laborategiarekin elkarlanean sortutako Urmaela ikuskizunetik egokitu da. 
  • Elirale konpainiaren Oa-Huetak: euskarazko ikuskizun hau, euskaraz ez dakitenentzat irisgarria, bi dantzarik eta musikari batek segurtatzen duten pieza koreografikoa da. Bizia eta poetikoa Oa-huetak ikuskizuna nahaspilatua bezain berria da. Ikuskizuna maiatzaren 5ean aurkeztua izanen da Donapaleuko Saint-Louis zinegelan, 10:00etan
  • Altxorraren bila, artista/musikari/sofrologoaren eskutik, Maialen Alfaro-k sofrologia ezagutzea proposatzen du, Altxorraren bila, liburu ipuin parte-hartzailearekin dibertituz.
  • Trukatruk, Filip Albor eta Arantxa Irigoyhen artisten eskutik. Musika, poesia, kantua, objektu-antzerkia, 7 hilabetetik 7 urtera bitarteko haurrei eskainia den ikuskizuna da. 

Tailerrak eta formakuntzak

Dantza, Pantxika Telleria-ren eskutik: Elirale konpainiako koreografoak proposatzen du, haurrekin lan artistikoa egitea eta lehen haurtzaroko profesionalei gorputza iratzartzeko metodoak transmititzea.

Haur ttipiendako literatura, album sortzaile-ilustratzailearen, eta Kiribil konpainiako zuzendari artistikoa den Amaia Hennebutte-n eskutik. Ikuskizun honek ttipien irudimena garatzea proposatzen du. Haurrak aktore bilakatzen dira parte hartzen duten kultura-adierazpenen ariketei esker.

Formakuntzak proposatuak izanen dira haurtzain-taldeei eta haurrei:

  • Yoga, Oinutsik elkarteko Ekai-ekin
  • Musikari gogoa pizteko tailerra, Maialen Alfaro artista/musikaria/sofrologoaren eskutik

Leha, argiki

Leha dispositiboa, euskarazko haurtzaindegi elebidunen eta murgiltze haurtzaindegien labelizaziorako partaide-anitzeko dispositibo bat da (EEP, CAF, Akitania hegoaldeko MSA, Departamendua, Euskal Elkargoa). 23 egitura, labelizatuak edo labelizatzeko bidean dira.

Baliagarria

Animazio guziak urririk dira, aldiz, euskarazko lehen haurtzaroko profesionalei eta haurtzaindegietako haurrei erreserbatuak dira.

DATEARTISTEPRESTATIONNOM DE LA CRECHECOMMUNE
01/04/2021EliraleOa HuetakUrraskaLarressore
27/04/2021Maialen AlfaroEveil musicalIrriñoakHasparren
28/04/2021KiribilUrmaela txikiOhakoaBiarritz
29/04/2021EliraleAtelier danseUrraskaUstaritze
30/04/2021EliraleAtelier danseTtinkaLacarre
30/04/2021Maialen AlfaroEveil musicalPimprenelleCambo-les-Bains
03/05/2021EliraleOa HuetakBaleako haziakBanca
03/05/2021KiribilUrmaela txikiMaitetxoakSaint-Pée-sur-Nivelle
04/05/2021KiribilAtelier littératureTtipittoakAhetze
05/05/2021EliraleOa Huetak RAM GoxamaSaint-Palais
06/05/2021KiribilAtelier littératureLaminakArcangues
06/05/2021Maialen AlfaroEveil musicalXitoakSaint-Pierre-d'Irube
07/05/2021KiribilUrmaela txikiLumaBayonne
10/05/2021KiribilUrmaela txikiKuluxkaHasparren
10/05/2021EliraleAtelier danseDongoxeniaHendaye
11/05/2021OinutsikYogaItsasargiSaint-Jean-de-Luz
12/05/2021OinutsikYogaPôle Petite Enfance Saint-EspritBayonne
17/05/2021EliraleAtelier danseOhantzeaUrrugne
27/05/2021Maialen AlfaroAltxorraren bilaLekuoneanItxassou
31/05/2021Maialen AlfaroAltxorraren bilaUrraskaJatxou
03/06/2021Maialen AlfaroAltxorraren bilaSeinuliaOstabat
03/06/2021OinutsikYogaTtipi ttapaUrcuit

03/06/2021

Réunion réseau LEHA à Louhossoa

08/06/2021OinutsikYogaAgerriaMouguerre
09/06/2021GurashowTrukatrukOhantzea ttikiUrrugne
09/06/2021GurashowTrukatrukKimuaUrrugne
22/06/2021GurashowTrukatrukLoretxoakAscain

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda