Euskararen Urtaroa : Ehun bat gertakari euskaraz azaroaren 17tik abenduaren 1era

Artikulua euskaraz irakurgai da

Euskararen Urtaroaren 8. edizioaren karietara, Euskal Elkargoak, lurraldeko herriek eta hogeita hamar bat egiturek ehun bat gertakari proposatuko dituzte euskararen praktika konkretua bultzatzeko eguneroko bizitzako alderdi guzietan. Gertakariak azaroaren 17tik abenduaren 1era iraganen dira.

2023-11-14 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Leku berriak euskararentzat

Euskal Herriko goi mailako arte eskolan arte garaikideaz ariko dira Asier Mendizabal gipuzkoar artistaren presentzian, azaroaren 21ean, 18:30ean, Arteen Erdigunean. Maurice Ravel Kontserbatorioak Euskararen Urtaroan parte hartzen du Arteen Artea festibalarekin. Azaroaren 25eko goizean, Biarritzeko Gare du Midin, mahai inguru baten karietara, irakaskuntza artistikoa euskaraz garatzeko aukerak aipatuko dira, eta arratsaldean master class batzuk izanen dira ohiko musikari, dantzari eta antzerkiari buruz. Mugikortasun Sindikatuak joko-lehiaketa bat antolatuko du TXIK TXAK sarearen erabiltzaileentzat: euskararen ezagutza probatzen ahalko dute eta euskarazko TXIK TXAK aplikazioa ezagutu. Uztaritzen, elkargoko igerilekuak klase elebidunak proposatzen ditu urte guzian, eta azaroaren 24an, 19:45ean aquagym klase bat izanen da euskaraz. Hendaiako Sokoa enpresak eta Uztaritzeko Olaberria enpresak ate irekiak proposatuko dituzte azaroaren 17an eta 21ean, 10:00etatik goiti.

Tailer ludikoak eta formakuntza mementoak

Baionan, Libreplume elkarteak euskaldunak ez diren burasoei proposatuko die euskaraz irakurtzen ikasten hastea, eta idazketa tailerrak ere proposatuko ditu haurrentzat azaroaren 28an eta 29an eta abenduaren 1ean. Denendako formakuntzak ere proposatuko dira Hiriburun, azaroaren 17an eta 24an, 19:00etan, Donibane Garazin azaroaren 25ean, 10:00etan eta Senperen azaroaren 23an, 18:30ean, gai batzuen inguruan: euskara bestetan, euskara familian... Euskaldunak ere lagunduko dira haien blokatzeak eta beldurrak gainditzeko, beren lekua hartzeko eta euskarari leku guzia emateko egunerokoan. Azkenik, euskaldunak eta euskara ikasten dutenak mintzapraktika talde batzuetan parte hartzera gonbidatuko dira, giro goxoan, Uztaritzen abenduaren 1ean, 18:30ean, Kanbon azaroaren 30ean, 18:30ean eta Biarritzen azaroaren 30ean, 18:30ean.

Eta edizio guzietan bezala, elkarteek animazioak proposatuko dituzte lurralde osoan

Pole dantza Mintzaian taldearekin azaroaren 18an, 18:00etan, eta stand-up gaualdia Hendaiako Borderline Fabrikan, abenduaren 1ean, 20:30ean. Lakarran, Musika zabalik elkarteak proposatuko du musika gaualdi bat Beñat Galtxetaburu maisuaren inguruan, azaroaren 18an, 18:00etan. Lartzabalen, Baipeletenea irakurketa klubak antolatuko du eztabaida gaualdi bat Irati filmaren inguruan, Paul Urquijo film egilearen presentzian, azaroaren 24an, 19:00etan. Azkenik, Atharratzen, Andoze elkarteak musikahitzaldi bat antolatuko du euskal kantuen errepertorioaren inguruan, Gotzon Barandiaran olerkariarekin eta Rafa Rueda musikariarekin, azaroaren 18an, 20:30ean.

Actualités ArtikuluakActualitats