La crèche de Lacarre labellisée pour son accueil immersif en basque
La micro-crèche Ttinka à Lacarre a reçu la reconnaissance du dispositif de labellisation des crèches bascophones et bilingues, baptisé LEHA. Au total,…
Artikulua euskaraz irakurgai da
2024-03-14 (e)an argitaratua
23. Korrika honetan, kolore biziak eta formak lema azkar baten inguruan dantzan ageri dira: “Harro herri”. Lasterketa AEK elkarteak du antolatzen (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea), bi urtez guziez, euskal herritarrak euskararen alde mobilizatzeko eta helduen euskalduntzeko ikasketa zentroen garatzeko beharrezkoak diren funtsen biltzeko.
Hamaika egunez eta hamar gauz, Euskal Herriko zazpi probintzietan barna ibiliko da; 2700 kilometro kurrituko ditu eta Baionan bururatuko da, martxoaren 24an, besta handi batez inguraturik (kontzertuak, dantza, bazkaria…).
Baionako arribatzerako, Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak du lekukoa hartuko, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko ordezkariekin batera kurrituko duen kilometroan; lekukoa Antton Curutcharry Hizkuntza Politikako lehendakariordeari pasatuko dio.
Lekukoak daraman mezua eta haren idazlea Askatasunaren plazan jakinaraziko dira. AEK elkarteak ere hitza hartuko du. Adin guzietako milaka eta milaka jende hurbilduko direla aurreikusten da.
Lasterketa denei irekia da. Edozein izanik ere zure euskara maila, mugimenduan sar zaitezke, kilometro baten edo gehiagoren kurritzera. Ibilbidearen eta ordutegiaren berri ukateko, Korrikaren webgune ofizialera jo.
Euskal Hirigune Elkargoak euskararen erabilpena eta transmisioa sustatzen ditu. Elkargoaren biztanleenganako zerbitzuetan eskaintza elebiduna antolatzen du, herriek xede horren alde egiten dituzten indarrak sostengatzen ditu, eta biztanleak euskara ikastera bultzatzen, sentsibilizazio tresnak sortuz, bereziki gure lurraldera iritsi berri direnentzat.
Haren zerbitzuetan euskararen erabilpenaren emendatzeko, Euskal Elkargoak euskararen ikastea proposatzen die bere agenteei formakuntza profesionalaren baitan. 2023an, zerbitzu ezberdinetako 50 agente formakuntza dira.
La micro-crèche Ttinka à Lacarre a reçu la reconnaissance du dispositif de labellisation des crèches bascophones et bilingues, baptisé LEHA. Au total,…
2024ko Euskararen Urtaroa azaroaren 22tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak deialdi bat zabaltzen du egitarau aberats baten muntatzeko.…