Lancement des inscriptions aux transports scolaires 2023/2024
Les inscriptions pour les transports scolaires des élèves du primaire au lycée sont à réaliser en ligne entre le 30 mai et le 6 août.

Artikulua euskaraz irakurgai da
2021-05-11 (e)an argitaratua
Lurraldeak bere eraldaketa segitzen du garraio publikoak areagotuz, modernizatuz, berrituz eta iraunkorragoak garatuz. Bilakaera honen ezaugarria, %100 elektronikoa den Tram’Busa da. Tram’busaren 1 linea, 2019ko irailetik zerbitzuan da, eta estreinatua izan geroztik, 3 milioi bidaia baino gehiago gauzatu ditu. Apirilaren 11n, Tram’busaren 2 linea estreinatua izan da Marrac-etik Tarnosera, Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakariarekin, Jean-François Irigoyen, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko Lehendakariarekin eta Jean-Marc Lespade Tarnoseko auzapezarekin. Hor ziren ere, Eric Spitz Pirinio-Atlantikoetako Prefeta, Claude Olive, Angeluko Auzapeza, Florence Lasserre, Deputatua, Marie-Ange Debon, Keolis-eko Lehendakaria eta Jean-Jacques Lasserre, Departamenduko Lehendakaria.
Jean-René Etchegarray-k azpimarratu du, garraio modu hori erabiltzeak segurtasun onurak bai eta abantaila ekonomikoak eta ekologikoak dituela. Horrez gain, ibilbidearen denbora hobetu beharko dela azaldu du.
Garraioen erabiltzea %50ez emendatu da
T2 linea honek, Landetako hegoaldean bizi diren eta Baionako hirigunean lan egiten duten pertsonei, bizilekua-lantokia bidaiak garraio publikoz egitea errextuko die, haien bizi kalitatea hobetuz. 60 000 bidiaiarik hartzen dute hilabetero 2 lineako autobusa eta Tram’busarekin, 90 000 bidaiari aurreikusten dira; hots, garraio publikoan ibiltzearen %50aren emendaketa bat eta urtean milioi bat bidaiari espero dira.
Zerbitzatuak diren puntu minberatsuen artean: Garros geldialdi-parkea, Tarnoseko hiri-barnea, Tarnoseko Océan merkataritza gunea, Baionako geltokia eta hiri-barnea, Euskal Kostaldeko Ospitalea, lurraldeko lehen enplegatzailea eta Marracq, Largenté eta Cassin ikastetxeak.
7/7 egunetako zirkulazioa, maiztasun handiarekin
Tram’busak, egun osoan ibiliko dira, 06 :00etatik 22:00etara, 15 minutuko maiztasunarekin egunean zehar. Zerbitzua gauerdi arte luzatuko da ostegunetik larunbatera eta udan.
Eleanitzeko linea bat
Euskal Elkargoak, autobus geldilekuen izenek lurraldeko hizkuntza aberastasunaren lekuko izatea nahi izan du. Okzitaniera hizkuntzako Kongresu Iraunkorrak egin duen lanaren ondotik, gaskoi jatorria zuten Garros, Matras eta Marracq geldilekuen izenak Garròs, Matràs eta Marrac bihurtu dira. Beste geldilekuak frantsesez, euskaraz edo okzitaniera gaskoiz idatziak dira eta Tram’busaren barnean hizkuntza desberdinetan « abisatuak » dira. Hirueletan diren azalpen testuek, geldilekuen izenen jatorriari buruzko argibideak ematen dizkie bidaiariei. Haien idazketa Okzitaniera hizkuntzako Kongresu Iraunkorra eta Baionako Euskal Museoarekin partaidetzan gauzatua izan da.
Les inscriptions pour les transports scolaires des élèves du primaire au lycée sont à réaliser en ligne entre le 30 mai et le 6 août.
Le Syndicat des mobilités de la Communauté Pays Basque lance ce 17 mai l’application TXIK TXAK. Imaginée avec l’appui d’un comité d’usagers, elle met…
Catégorie(s) : Actualités
La compagnie Entre les gouttes présente sa création au complexe Saint-Louis